Lege oharra

“Fundación Onkologikoa Fundazioa” (aurrerantzean, LOGIK) helbide soziala Begiristain Doktorearen Pasealekua, 121, 20014-Donostia (Espainia) duena, eta IFK G-75023184, Interneteko “logik.eus” domeinuaren kudeatzailea da, eta domeinu horretan dago http://www.logik.eus web-orria eta horren azpian dauden azpidomeinu eta direktorio guztiak (aurrerantzean, osorik hartuta, Ataria deituko diegu).

ATARIAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAU OROKORRAK

Atari honen sarrera eta erabilera Lege Ohar honetan esandakoari lotuta daude, baina beharbada zerbitzuren batean sartzeko baldintza berezi batzuk onartu beharko dira.

Atariaren edo bertan bildutako zerbitzuen edozein erabilera egiteko, Lege Ohar honen lege-terminoak onartu beharko dira.

Atarirako sarrera eta bertan bilduta dagoen informazioaren erabilera, ekintza horiek egiten dituenaren erantzukizuna izango dira, eta LOGIK ez da erantzule izango erabiltzaileak erabilera okerra, legez kontrakoa edo arduragabea egiten badu.

Debekatuta dago legez kontrakoa, kalumniazkoa edo lizuna den edozein gai ipintzea edo transmititzea, baita tipifikatu daitezkeen, erantzukizun zibila eragin dezaketen edo legea beste edozein modutan urratu dezaketen jarrerak sortu edo bultzatu ditzakeen beste edozein gai ere.

LOGIK bere Atarirako sarrera ukatu edo erretiratzeko eskubidea izango du, edozein unetan eta baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei aldez aurretik ohartarazi gabe.

LOGIK ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko erabiltzaileek Ataria zuzenduta dagoen eremutik kanpo egiten duten erabilera edo sarrerari dagokionez, ezta Atariaren eta/edo bere zerbitzuen edo edukien erabilgarritasunik, egokitasunik edo baliozkotasunik ezak erabiltzaileen premiak, jarduerak edo emaitza zuzenak edo itxaropenak asetzeko garaian sor ditzakeen ondorioei eta Atariaren bitartez eskura daitezkeen iritzi, gomendio edo azterlanen aplikazio praktikoak ekar ditzakeen emaitzei dagokienez ere, azken erantzukizuna beti erabiltzailearena izango baita.

LOGIK espresuki debekatzen du “framing” deitutakoak egitea edo hirugarrenek Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.

Atariaren edukia

LOGIK egiten dituen jarduerak eta eskaintzen dituen zerbitzuak sustatzea du helburu Atariak, eta beraz, bertan bildutako informazioa ez da eskaintza loteslea.

LOGIKek eskubidea izango du Atarian behar diren aldaketak egiteko aurretiazko oharrik gabe, Atariaren edukiak edo haren diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko. Atariaren edukiak aldizka eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea berehalakoa ez denez gero, hobe duzu Atarian bilduta dagoen informazioaren indarraldia eta zehaztasuna beti egiaztatzea.

Oharra pazienteei eta/edo senitartekoei

Webgune honetan eskura egon daitekeen informazio medikoa ez da erabili behar inolako arazorik diagnostikatzeko eta tratatzeko. LOGIKek ez du inolako erantzukizunik izango www.LOGIK.eus webguneko edukien egiazkotasunik, zehaztasunik, zorroztasunik eta/edo gaurkotasunik ezaren ondorioz sor daitezkeen edozein motatako kalte eta galerei dagokienez, zuzenean egotzi ahal zaizkionak salbu. Osasun-arazoren bat baduzu edo horren susmoa baduzu, egiozu kontsulta zure erreferentziazko medikuari.

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Eskubideak

Atariaren diseinua, edukia eta iturri-kodeak, baita bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako ikur bereizgarriak, LOGIKenak dira eta dagozkion jabetza intelektual eta industrialaren eskubideekin babestuta daude, eta beraz horien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo beste edozein jarduera berdin edo antzekoa, erabat debekatuta daude, LOGIKek idatzizko baimen espresa ematen duenean salbu.

Birusak eta akats teknologikoak

LOGIKek ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen edukietan ez dela birusik egongo ezta erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea), dokumentuetan edo fitxategietan aldaketak eragin litzakeen beste elementurik ere. Horregatik, LOGIKek ez du erantzukizunik izango Atarian birusak edo beste edozein elementu izateagatik erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galerengatik.

LOGIKek ezin du bermatu akats teknologikorik ez dela izango, ezta Ataria eta bertan bildutako zerbitzuak beti eskuragarri egongo direnik ere eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik izango eskuragarritasunik ezaren edo sarrera-akatsen ondorioz sor litezkeen kalte eta galerengatik

Cookie-ak

Eskaintzen zaizkizun zerbitzuak zure gustuetara edo lehentasunetara egokitzeko xedez, posible da LOGIKek “cookie” direlakoak erabiltzea. “Cookie”-ak, web-zerbitzariek disko gogorrean jartzen duten informazioa dira, erabiltzaileari buruzko informazioa gogoratu ahal izan dezan. “Cookie” fitxategiak berez ezin dira erabili erabiltzailearen nortasuna jakiteko, eta ez dute edukiko datu pertsonalik ezta informazio ekonomiko edo osasun-informaziorik ere. Hala eta guztiz ere, ez baduzu nahi zure disko gogorrean “cookie” bat instalatu ahal izatea, gomendatzen dizugu zure ordenagailuaren nabigatzailea konfiguratzea, halakorik ez jasotzeko. ONKOLOGIKOAk ez du erantzukizunik izango cookie horien desaktibazioak Atariaren funtzionamendu normala eragozten badu

Linkak edo hiperloturak

LOGIKek zuretzat interesgarritzat jotzen ditugun beste web-orri batzuetarako sarrera errazten dizu. Hala eta guztiz ere, orri horiek ez dira berarenak, eta ez du bere edukien berrikuspena egiten, eta horregatik, ez da eduki horien, lotutako orriaren funtzionamenduaren edo orri horretan sartzeagatik edo hori erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen erantzule izango.

Ez da onartuko web-orririk edo posta elektronikoko helbiderik Atarira lotzea, LOGIKek idatzizko baimen espresa ematen duenean salbu, eta baimen hori edozein unetan bertan behera utzi ahal izango da. Lotura ezartzeak ez du ekarriko inolako akordio, kontratu edo babesik, ezta LOGIKek lotura hori egiten duen orriaren gomendiorik ere.

Lege aplikagarria eta Jurisdikzioa

Lege Ohar honetan bilduta dauden Atari honetan sartzeko eta erabiltzeko baldintzei buruzko edozein eztabaida Espainiako legeriaren arabera arautuko da, alderdiek espresuki uko eginez dagokien foruari, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien esanetara jarriz.

© LOGIK. Eskubide guztiak erreserbaturik. 2015