Hitzordua eskatu

Telefono zenbakia 943 328 002 Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00era

Kokalekua

Onkologikoa eraikina Begiristain doktorearen pasealekua, 121
20014 Donostia, Gipuzkoa Abrir Google Maps

Informazioa

Posta elektronikoa info@logik.eus Telefono zenbakia 943 328 001

Larrialdiak 24 ordu

Aseguru-medikurik ba al duzu?

Lagun Aro, Asisa, Mapfre, DKV, Aegon, Cosalud

Aseguru-etxe gehienekin egiten dugu lan.

Galde iezaguzu.

Zergatik Logik?

Onkologikoa

Logik, proiektua, Institutu Onkologikoan kokatzen den klinika, sortu berri da. Bere helburua ospe handiko profesional onenekin lan eginez lehen mailako zentroa osatzea da. Espezialitate berriak lantzen hasiko da Logik; besteak beste Urologia, Kirurgia Plastikoa, Traumatologia, Ginekologia, Dermatologia, Neurologia, Kirurgia Orokorra, Dietetika eta Nutrizioa. Horiek guztiek Logik klinikari Gipuzkoako zentro osoenetarikoa izaten lagunduko diote.

Lehen mailako profesional ugarik hasi dute euren jarduera gure klinikan. Ion Madina eta Javier Azparren urologo prestigiotsuak izan ziren proiektu lokal honekin bat egin zuten lehenengo fakultatiboak, gipuzkoar guztion osasunean laguntzeko interesarekin.

Logik proiektuaren bidez gure osasungintzaren estilo eta egiteko era tradizionala gorde nahi ditugu. Gainera, Gipuzkoarentzat oso garrantzitsua den proiektuaren bideragarritasuna ziurtatuko da.

Horrela, Onkologikoa proiektu publikoaren jarraipena bermatuko da, minbiziaren aurkako borrokan eredu izaten jarrai dezan.

 

Logikoa, ezta?